2010/04/14


EAk espainiar Gobernuaren lan erreforma kritikatu eta lan harremanen euskal esparrua eskatu du

Eusko Alkartasunako Komunikazio idazkari Ikerne Badiolak espainiar Gobernuak proposatutako lan erreforma gaitzetsi du, prekarietatea betikotzen duelako, langileen gizarte eskubideak murrizten dituelako eta enplegurik sortzen ez duelako". Langileen eskubideen kontrako eraso honi aurre eginez, EAk lan harremanen euskal esparruaren beharra aldarrikatu du berriro ere.

Badiolaren esanetan, "Gobernuak aurkeztu duen lan erreformaren helburua ez da aberastasuna modu zuzen batean banatzea, lan merkatua malgutzea baizik. Horrela, kaleratzea merkatzea eta Aldi Baterako Lan Enpresei ezarritako mugak kentzea planteatzen da, esaterako, eta hori benetan bitxia da bere burua ezkerrean kokatzen duen PSOE bezalako alderdi baten aldetik".

EAko buruzagiaren iritziz, "premiazkoa da lan harremanen euskal esparrua egituratzea lan politika aurrerakoiak martxan jartzeko, enplegu egonkorra, kalitatezkoa eta segurua lortze aldera". Halaber, Badiolak mugagabeko kontratazioaren aldeko EAren apustu sendoa berretsi du "enpleguaren egonkortasunik ezari aurre egiteko, gaur egun horixe baita lan merkatuaren egiturazko arazoetariko bat".

Jatorria: Eusko Alkartasuna

No hay comentarios:





© 2008 Soraluzeko Eusko Alkartasuna
Telefonoa 943 75 18 48
easoraluze@gmail.com