2010/04/14


Absoluzioa berandu heldu da eta Egunkaria ixteko bultzada politikoa agerian utzi du

Eusko Alkartasunak Egunkaria auzian auziperatuen absoluzioa berandu iritsi dela salatu du, eragindako kaltea konpontzen ez baitu. Gainera, garai hartan euskaraz argitaratzen zen egunkaria bakarra ixteko egon zen bultzada politikoa agerian utzi du epaiak, EAren iritziz. Absoluzioa irtenbide posible bakarra zela erantsi du eta, ohartarazi duenez, erantzukizunak eskatuko ditu injustizia hark komunikabide bat ixtea eta jende askorentzako ondorio pertsonal larriak ekarri zituelako.

Prozesu judiziala aurrera eraman izana salatzeaz gain, Auzitegi Nazionalak gaur bertan ezagutzera eman duen epaiak EAk eta euskal gizartearen gehiengo zabal batek hasiera-hasieratik esandakoa berretsi duela adierazi du alderdi independentistak; hau da, Egunkaria inolako frogarik gabe eta espainiar Gobernuaren interesagatik bakarrik itxi zutelako.

Ildo horri jarraituz, absoluzioak ez du inolaz ere eragindako kaltea konpontzen, nabarmendu du EAk, eta tartean tortura salaketak ere egon direla gogorarazi du. Hori inork ez du konpentsatuko, baina, hala eta guztiz ere, EAk ardurak garbitzea exijituko du, "oinarrizko eskubideen urratze hura agindu eta ahalbidetu zutenak ezin daitezkeelako joan hori ordaindu gabe; norbaitek injustizia haren ardura bere gain hartu beharko du".

Jatorria: Eusko Alkartasuna

No hay comentarios:





© 2008 Soraluzeko Eusko Alkartasuna
Telefonoa 943 75 18 48
easoraluze@gmail.com