2011/09/22


"75 URTEKO ISILTASUNA HAUSTEN"


Gaur, Irailak 22, eguena beteko dira 75 urte Soraluzen Frankistak sartu zirela. Hori dela eta, Udalak Soraluze 1936 Lan Taldearen laguntzarekin, "75 urteko isiltasuna hausten" erakusketa eta ekitaldia antolatu du.

Egun guztian zehar gerrako gertakizunen inguruko kontaketa egiten daben erakusketa izango da ikusgai Plaza Barrixan. 20:00etan berriz, ekitaldia egingo da plazan eta Udaleko ordezkariek adierazpen instituzionala irakurriko dute eta ondoren lore eskaintza egingo da bertan.

Ekitaldi guzti hauekin hainbeste urtetan ixilean gordeta egon den historiaren zatia gogoratu eta hausnarketa orokor bat bultzatu nahi da; 36ko gerrako sufrimenduaren aitortza, justizia eta erreparamendua bideratzeko. Horixe delako zauriak itxi eta etorkizuna bakean eraikitzeko bidea.
Soraluzetar guztiok gonbidatuta zaudete ekitaldiotan parte hartzera.


Soraluze 1936 Lan Taldea eta Soraluzeko Udala

No hay comentarios:





© 2008 Soraluzeko Eusko Alkartasuna
Telefonoa 943 75 18 48
easoraluze@gmail.com