2011/04/19


Kultur arloko hainbat lagunek euren babesa eman diote BILDUri

Maiatzaren 22ko hauteskundeak

Kultur arloko hainbat lagunek euren babesa eman diote Bilduri

'Bildu gara, bildu' izenburupean kanta eta bideoa egin dituzte. Lanean parte hartu dute Aitor Gorosabel, Miren Amuriza, Jon Martin, Ramon Agirre, Itziar Ituino, Jose Mari Agirretxe 'Porrotx', Imanol Urbieta, Jon Maia edota Gari Berasaluzek.


Berria.info 2011-04-19 - 12:57:03


Emaitza Euskal kulturako hainbat lagunek euren babesa eman diote Bildu koalizioari, honen aldeko kanta eta bideo bat eginda. Bildu gara, bildu izenburua jarri diote lanari, eta Aitor Gorosabel Su ta Gar taldeko abeslariak egin du kanta.

Besteak beste, Miren Amuriza eta Jon Martin bertsolariek, Ramon Agirre eta Itziar Ituino aktoreek, Jose Mari Agirretxe Porrotx pailazoak, Mendi margolariak, Imanol Urbieta musikariak, Jon Maia dantzariak eta Gari Berasaluze idazleak ere hartu dute parte lanean.

Donostiako prentsaurrekoan Martin Garitano Bilduren Gipuzkoako zerrendaburua, Ikerne Badiola EAko kidea eta Amaia Agirresarobe Alternatibakoa ere izan dira, gaur.

Koalizioak atzo maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetarako Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroan ia 300 zerrenda aurkeztu zituen, eta esan du Hego Euskal Herriko biztanleriaren %98ra iritsiko dela horrela.

No hay comentarios:





© 2008 Soraluzeko Eusko Alkartasuna
Telefonoa 943 75 18 48
easoraluze@gmail.com