2009/09/01


Soraluzeko Eusko Alkartasunak gogoz eta indartsu ekingo dio udaleko kurtso berriari

Dagoeneko pasatu dugu legealdiaren erdia eta bagatoz irailean, opor sasoia igaro ondoren, aurrean dauzkagun hainbat erronkari aurre egiteko prest. Hemendik urte bukaerara udaletxeko igogailuaren eta zine-aretoaren lanei amaiera emango zaie eta beste lan batzuk jarriko dira martxan: igogailuak, Etxaburueta kalearen berrikuntza lanak eta futbol zelaia esate baterako.

Azkenean futbol zelaia berritzeko lanen espedienteari hasiera emango zaio datorren irailaren bian udal batzarrak egingo duen ohiko bilkuran. Aurrekontuak ez onartzeak atzerapen nabarmena ekarri du lan hauei hasiera emateko, baina udal gobernu taldeak, oztopoak oztopo, lortu du gai hau bideratzea.

Krisi garaian gaude, eta kaltetuen daudenen aldeko neurriak lehenestearen aldekoa da Eusko Alkartasuna. Ongizatea bermatzeko ahalegin berezia egiten ari gara udaletik, langabezian daudenei orientabideak emanez, diru-sarrerarik ez duen jendeari gutxieneko diru-sarrerak izateko gestio-lanetan laguntzen, menpekotasunen bat dutenei laguntza bideratzen, eta edozein beharrizan duenari arreta berezia eskaintzen.

Bakea eta normalizazio politikoa lortzeko dauzkagu oraindik Euskal Herrian. Badakigu herri mailan egindako lanak ez diola nazio mailako arazo bati irtenbidea emango, baina guztion eskubideen aldeko gure jarrera (giza eskubide guztiak guztiontzat) lagungarria dela zinez sinesten dugu eta lan horri eutsiko diogu aurrerantzean ere. Gure herrian elkarbizitza hobea posible egiten dugun neurrian Euskal Herrian elkarbizitza eraikitzen arituko gara.

Modu berean, gure proiektu politikoari ere eutsiko diogu kurtso honetan. Abertzaleak gara eta Euskal Herri batu, euskaldun eta independentea nahi dugu Europan, justizia sozialaren irizpideetan oinarrituz aberastasuna banatzeko proposamena egingo duena eta ahulenei begira gobernatzeko aukera defendatuko duena. Hori uste baitugu dela bidea guztiok hobeto bizi gaitezen, Soraluzen, Euskal Herrian eta munduan.


Hona hemen datorren irailaren 2ko udal batzarraren ohiko bilkurarako gai zerrenda:

1.- 2009ko uztailaren 1eko saioaren akta, hala badagokio, onartzea.
Aprobación, en su caso, del acta de la sesión de fecha 1 de julio de 2009.

2.- Alkatetzaren Dekretuen berri ematea.
Dar cuenta de los Decretos de Alcaldía.

3.- 2008ko Aurrekontuaren Kontu Orokorra onartzea.
Aprobación de la Cuenta General del Presupuesto de 2008.

4.- Soraluzeko futbol zelaia berritzeko proiektua onartzea eta kontratazio espedienteari hasiera ematea.
Aprobación del proyecto de reforma del campo de fútbol de Soraluze e inicio del expediente de contratación.

5.- Udal honetako Zinegotzi hautetsiek, Jose Luis Arizaga Urizar, Larraitz Lakuesta de la Fuente eta Aitor Prieto Oregi jaun-andreek aurkeztutako mozioa, hondakinen errausketaren ingurukoa.
Moción presentada por los cargos electos de este Ayuntamiento, D. José Luis Arizaga Urizar, Dña. Larraitz Lakuesta de la Fuente y D. Aitor Prieto Oregi, en relación a la incineración de residuos.

6.- EAJ-PNV, PSE-EE, EA eta PP udal taldeek aurkeztutako mozioa, ETAren azken atentatuen kontrakoa.
Moción de los grupos municipales EAJ-PNV, PSE-EE, EA y PP, en contra de los últimos atentados de ETA.

7.- Eskari eta galderak.
Ruegos y preguntas.

No hay comentarios:





© 2008 Soraluzeko Eusko Alkartasuna
Telefonoa 943 75 18 48
easoraluze@gmail.com