2009/06/10


Udararako auzolandegia Karakaten


Karakate-Irukurutzeta mendilerroko trikuharri eta mendi bideak berreskuratzeko aukera aparta izango dute 22 gaztek Kutxak eta Soraluzeko Udalak, Aranzadi zientzia elkartearen laguntzarekin, antolatu duten auzolandegian. Uztailaren 6tik 19ra izango da eta 15-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.

Trikuharri multzo handi bat garbitzeko eta Karakate naturgunea zeharkatzen duten mendi bideak egokitzeko lanak egingo dituzte auzolandegian izena ematen duten gazteek. Berreskuratze lanak egiteaz gainera, arratsaldero Soraluzen eta Deba bailaran ekintza eta txango ugari egiteko aukera edukiko dute: Mutriku-Deba-Zumaia Flyscha, Aranzadiko teknikariekin espeleologia, Luberrira bisitak… eta abenturazko kirol ezberdinak egiteko aukera izango dute, besteak beste.

Auzolandegi honen helburua Karakateko mendiguneak dituen balio historiko, etnografikoa, geologikoak eta naturalak ikertzea eta berpiztea da. Soraluzeko Udaleko ordezkariek adierazi duten moduan, “Karakate xarma da, paisaia da, geologia da, historia da eta gure gazteek aurten guzti hori gertutik ezagutzeko aukera izango dute”.

Pentsio osoa prezioaren barne
Auzolandegi honetan parte-hartzeko Gaztekutxa txartelaren titularra izatea beharrezkoa da. Kutxak diruz lagunduko duen jarduera denez, 150 euroren trukean pentsio osoko egonaldiak jasoko dituzte ordainetan parte hartzaileek. Izena emateko www.kutxasocial.net webgunean sartu.

Plaentxia.com
Elgoibarren.net

Berri hau erderaz El Correon:
Una veintena de jóvenes participará en julio en un campo de trabajo en Karakate

No hay comentarios:





© 2008 Soraluzeko Eusko Alkartasuna
Telefonoa 943 75 18 48
easoraluze@gmail.com