2009/04/04


EUSKO ALKARTASUNAK GERNIKAN OSPATUKO DU ABERRI EGUNA DATORREN APIRILAREN 12an.

Eusko Alkartasunak urtero egiten duen moduan Gernikan ospatuko du Aberri Eguna datorren apirilaren 12an. Gure herriak pairatzen duen egoera ikusita, inoiz baino garrantzitsuagoa da abertzaleok argi eta ozen aldarrikatzea Euskal Herria dela gure aberri bakarra. Eusko Alkartasunakook aukera ezin hobea izango dugu horretarako Gernikan. Bestalde, aberri egun bateratua deitu dute hainbat indar subiranistek Irun eta Hendaia bitartean, eta Eusko Alkartasunak deialdi horrekin ere bat egiten du. Hemendik abertzale guztioi dei egiten dizuegu Aberri Eguna gurekin batera Gernikan ospatzera, edo bestela Irun eta Hendaiara joatera.

GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA!!!!

No hay comentarios:





© 2008 Soraluzeko Eusko Alkartasuna
Telefonoa 943 75 18 48
easoraluze@gmail.com