2009/03/11


Martxoak 8 eta Gazte Abertzaleak

“XXI. mendeko lehenengo krisi latzaren erdian, emakumeek badute zer esateko ere. Gutxiengoa jarraitzen dugu izaten erabakitzeko esparruetan, ez gaude behar bezala ordezkatuak eta nekez, gutxik ohartzen dira emakume gaztearen parte hartzea ezinbestekoa dela gure nazio proiektuaren garapenerako”. Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, emakume langilearen egunaren hurbiltasuna aprobetxatuz, emakume gazteak munduan duen egoeraren inguruko erreflexioa burutu nahi izan du, euskal gizarte aske batean izan behar duen lekua aldarrikatuz.

Erakundearen Idazkari Orokorra den Alain Zamoranok euskal emakume gazteak praktikan duen ezberdintasun egoeraren aurrean EAko gazteek egindako analisiaren berri eman nahi izan du. Zamoranok, langabezia tasa altuagoak jasan eta soldaten ezberdintasunak salatu ditu, “kasu batzuetan %30eko ezberdintasunak topatzen ditugu, inongo justifikaziorik gabe”. Era berean, erakundearen Euskara eta Kultura idazkariak, Maider Carrerek, gazte munduan dirauten tendentzia ezberdinei so egitearen garrantzia azpimarratu izan nahi du. “Kezka handiz ikusi dugu, unibertsitatean, esaterako, emakume pilaketa oso nabarmena dela hainbat ikasketa arlotan: gizarte langintza, erizaintza edota farmazian esaterako, hau da, betiko emakumeen rol tradizionaletan. Eraberean kezkagarria deritzogu generazio berrietan oraindik kultura sexista hain errotuta egoteak, eta gure gizartean hau konpontzeko biderik proposatu ez dutenean”.

Zamoranok eta Carrerek, Bilbon sexismoaren aurkako lan- taldeko kiderekin batera, parekidetasunaren borrokan maila berri batean gaudela adierazi dute. “Legearen aurreko berdintasuna lortzeak, zoritxarrez ez du praktika errealean parekidetasuna ekarri, eta kezkaz ikusten dugu, gazteen artean betiko egoera eta jarrera diskriminatzaileak nola berrematen diren: publizitate sexista, tratu txarrak, botere eta erabakitzeko guneetan neska eta emakume presentzia eskasa, etab.”

Aipaturiko diagnosi honi buelta eman eta egoeran aurre egiteko Eusko Alkartasuneko gazteek martxoaren 8 honetan hainbat neurri konkretu proposatu dituzte, bai EA alderdiari baita hainbat euskal erakundeei, aurrera eraman ditzaten:

* Hezkuntza munduan ematen den gizon/emakume rol tradizionaletan oinarrituriko pilaketari aurre egiteko neurri zehatzak.
* Publizitate munduko sexismoari aurre egitea.
* Euskal gizartean dagoen errealitate berria kontutan hartzea: emakume gazte etorkinek jasaten duten diskriminazio kulturalari aurre egitea konplxurik gabe.

Amaitzeko, Zamoranok eta Carrerek gaurko egunez egiten diren aldarrikapenak urte osoan kontutan izatearen Garen konpromezua azaldu eta euskal gaztediari berdina egiteko gonbitea luzatu diote.

No hay comentarios:





© 2008 Soraluzeko Eusko Alkartasuna
Telefonoa 943 75 18 48
easoraluze@gmail.com