2009/03/13


Inspekzio fiskala indartzeko sistema informatiko berria ezarriko du Ogasun Departamentuak

Indra enpresak eratuko duen Ikus proiektuak hiru milioi euroko aurrekontua izango du.

Iruzur fiskalaren aurkako estrategia arloan, inspekzio foru zerbitzuak indartuko dituen sistema informatiko berri bat ezartzeko asmoa du Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak. Arrisku soslaiko zergadunen edo kolektiboen inguruko informazio osotua eta behin betikoa izatea, inspekzio planen aplikazioaren bizkortzea eta espedienteen jarraipena eta ebaluazioa erraztea dute xede teknologi-euskarriok. Ikuskapen zerbitzuen gaitasuna areagotzeko eta iruzurgileak mugatzeko helburua du honek guztiak.
2008. urtean ikuskapen foru zerbitzuek 721 espediente amaitu zituzten, eta, hauetan, 146,8 milioi euroko iruzurra topatu zuten. Honez gain, Finantza Departamentuak, bere fiskalitate kontroleko gainerako zerbitzuekin, beste 188, 9 milioiko zorra aurkitu zuten, 335 milioi osatu arte. Kopuru hau 2007ko emaitzen bikoitza da.

Ogasun eta Finantza Foru Diputatu Pello Gonzalezek azaldu zuen iruzurraren aurkako borroka lehentasunetako bat dela bere Departamentuarentzat, legezkoa delako euren beharrak betetzen dituzten hiritar gehienen aurrean horrela jokatzea.

Ikus egitasmoa

Ikus egitasmoaren garapenari esker, Ogasun eta Finantzako Departamentuko datu base osoa bildu dezake inspekzio zerbitzuak, une oro informazioa lortzeko inspekzio planak ezarrita dituen irizpideak betetze aldera. Sistema berriak informazioa eskura utziko du kalitatea hobetuz; era berean, zergadun bati buruzko informazio osoa txosten elektroniko batean biltzeko aukera ematen du. Honek guztiak inspekzio zerbitzuen gaitasuna bermatzeko ez ezik, kontrola indartzeko eta iruzurgileen jarraipenerako ere eragina izango du.

Lehiaketa publikoaren bidez Indra enpresari esleitu zaion Ikus proiektuak berehala ezarriko da eta urte bukaeran hasierako frogak egingo dira. Inplantazioa definitiboa 2010 urtean zehar egingo da eta proiektu honen aurrekontua 3 milioi eurokoa da.

No hay comentarios:





© 2008 Soraluzeko Eusko Alkartasuna
Telefonoa 943 75 18 48
easoraluze@gmail.com