2009/02/12


Europar Batasunean txiki izatearen onurak

Europar Batasuna egun hiru estatu mota ezberdinez osatzen da; alde batetik sei estatu handi ditugu, 40 milioi biztanle baino gehiagoko dituztenak, eta batera EBeko biztanleriaren %70az goiti osatzen dutenak. Beste aldetik, estatu ertainak daude, 10 maila honetan, 8 eta 22 milioi biztanle artean dituztenak, Europar Batasuneko biztanleriaren %25a, hain zuzen. Azkenik 11 estatu txiki daude, zeintzuk EBko biztanleriaren %5a soilik batzen dutenak guztien artean. Tamainak duen garrantzian oinarritzen den politika egitea EBan ez da berria, ostera. Giscard d'Estaing presidente izanik, Europako etorkizunari buruzko Bilerako Osoko Bilkuran zabaldu zuen hitzaurrean argi utzi zuen estatu kide hala handien nola txikien existentzia, jada Europar
Batasuna eratu zuten 6 kideen naturan barne zegoela.

Estatu jendetsu eta ez jendetsuen arteko liskarrak, edozein batasun federalen ezaugarri normala da, eta orain dela 2 bi mende antolatutako Filadelfiako Bileran, adibidez, sortu zen gatazka nabarmenetako bat izan zen. Bueltatu gaitezen, baina, gure EBra: modu batean edo bestean, Europar Batasunaren zabalkuntzak handien eta txikien arteko tentsioak areagotu dituela esan genezake, eta beraz, hasiera batean ezberdintasun hauei aurre egiteko pentsatuak izan ziren mekanismoak berrikustera behartuak izan dira. Askotan estatu kide txikiek Europako Batzordea jo dute beraien interesen babes instituzional moduan, izan ere Batzordeak askotan egin du berea ekimen honen monopolioaren kudeaketa, Itunaren zaintzaile lana eta estatu handien boterearen kontrapisu jarduna. Europako Batzordearen historian ikus daitekeenez, instituzio independentea izan da beti, interes europarrak zaintzen eta jarraitzen. Hartara, BENELUXeko herriak Batzordearen jarraitzaile eta aldeko leial bilakatu ziren. Jarduera berdintsua eduki zuten beste herri txiki eta ertain batzuk, EBan sartzen zihoazen heinean. Estatu handiek, ostera, susmo eta errezeloz hartu zuten txikien alboratze hau.

Europar Batasunean txiki izatearen onurak pdf
Beneficios de ser un estado pequeño en la UE pdf

No hay comentarios:





© 2008 Soraluzeko Eusko Alkartasuna
Telefonoa 943 75 18 48
easoraluze@gmail.com