2009/02/12


EAk zinikotzat jo ditu EB-rako estatuko idazkariaren hizkuntzen ofizialtasunaren inguruko adierazpenak

Eusko Alkartasunako eurodiputatu Mikel Irujo gaitzi agertu da EBrako espainiar estatuko idazkari den López Garridoren adierazpenen aurrean, zeinek Europar Parlamentuan hizkuntz ko-ofizialak erabili ahal izatea eskatuko duen.

Irujok azpimarratu espainiar gobernuak behin eta berriz jarri dituela oztopoak euskara, galiziera eta katalanera europar erakundeetan erabiliak ez izateko. Gainera, López Garridoren proposamen hipotetikoa "gutxiegizkotzat" hartu du, izan ere "lehengo eta bigarren mailako kategoriak ezartzen ditu hizkuntzen artean. Gure hizkuntzaren ofizialtasuna aldarrikatzen baldin badugu, ez da soilik gutuna bidali eta jasotzeko. Euskaraz lan egin nahi dugu, maltar batek txostenak bere lengoaian irakurri ditzakeen modu berean, maltarrez emendakinak eztabaidatu, edota parlamentuko hitzaldiak maltarrez egin".

No hay comentarios:





© 2008 Soraluzeko Eusko Alkartasuna
Telefonoa 943 75 18 48
easoraluze@gmail.com