2008/03/13


Hauteskunde emaitzen balorazioa

Nabarmena da Soraluzeko hauteskunde emaitzak ikusita Eusko Alkartasunaren emaitzak ez direla onak izan. Saiatu gara plaentxiarrei mezua ondo azaltzen eta EAri botoa ematera animatzen, baina agerian da ez dugula lortu. Hauteskundeetan izandako bipolarizazioa dela-eta PP eta PSOE aukera bakar gisa azaldu dizkigute. Eta Arrasaten izandako atentatuak ere eragin handia izan du hauteskunde emaitzetan. Bestalde, zenbaitek abstentzioaren aukera ere erabili du eta horrek hausnarketa serio bat egitera garamatza.

Aukera hau baliatu nahi dugu, Isaias Carrasco langile eta PSE-PSOE ko militantearen kontrako atentatua erabat gaitzesten dugula argi eta garbi adierazteko. Horrelako ekintzekin Euskal Herriak inolako etorkizunik ez daukala uste dugu eta guztioi kalte egiten badigute ere, batez ere abertzaleon kalterako direla argi adierazi nahi dugu.

Bukatzeko esan, herriaren alde eta herrirako lanean jarraituko dugula. Bakean bizi nahi dugu guztion ongizatea bermatuko duen Euskal Herri aske batean. Eta nola ez, eskerrak eman nahi dizkiegu Eusko Alkartasunari botoa eman zioten herritar guztiei.

No hay comentarios:





© 2008 Soraluzeko Eusko Alkartasuna
Telefonoa 943 75 18 48
easoraluze@gmail.com