2011/05/24


Herriak berba egin du eta Bilduri eman dio konfidantza

Soraluzen 2011ko maiatzaren 23an

BILDU SORALUZEk hauteskundeak irabazi ditu Soraluzen 880 botu lortuta (%41,43) eta lehenengo indarra izatea lortu du 5 zinegotzirekin. Gipuzkoan ere Bilduk jaso ditu boturik gehien, alde handiarekin gainera, 119.537 botu eta 22 batzarkide lortu ditu. Gipuzkoan dauden 968 zinegotzietatik 441 eskuratu ditu Bilduk.

Soraluzeri dagokionez, jasotako emaitzen inguruan egiten dugun balorazioa oso positiboa da hainbat arrazoirengatik:

Soraluzetarrek azken legealdian Ezker Abertzaleak eta EAk egindako lanaren balioa aitortu eta babestu dutelako.
Bidean jarri dizkiguten oztopo denak gaindituz, udalgintzarako herritar talde eta programa bikaina osatzea lortu dugulako.
Orain lau urte behin behineko aldaketa koiunturala zirudiena, egonkortzea eta sendotzea lortu dugulako.
Euskal Herriko eta Gipuzkoako beste herri askotan bezala, Bilduk aurkeztutako zerrendak eta programak ilusioa piztu duelako soraluzetarren artean ere.
Herriak berba egin du eta soraluzetarren gehiengo zabal batek Bilduri eman dio bere botua eta konfidantza.

Lehen indar politikoari dagoion moduan, datozen egunotan herrian ordezkaritza duten gainerako alderdiekin –EAJ eta PSEErekin- elkarrizketak hasiko ditugu. Gure programa mahai gainean jarriko dugu eta elkarlanerako izan daitezkeen aukerak aztertuko ditugu.

Gozatzeko momentua da baina momentu honetan gogoan ditugu kartzeletan eta herbestean dauden soraluzetarrak eta eskubide zibil eta politikorik barik laga dituzten ehunetik gora herritarrak. Etorkizunean ere herritar guztientzat eskubide guztiak lortzeko lanean jarraituko dugu.

Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu euren languntza eta babesa eman diguten soraluzetar guztiei eta eta jakinarazi nahi diegu gure esku dagoen guztia egingo dugula herritarren nahia betetzeko.

BILDU SORALUZE

No hay comentarios:





© 2008 Soraluzeko Eusko Alkartasuna
Telefonoa 943 75 18 48
easoraluze@gmail.com