2010/10/13


Ezker Abertzalea, Aralar eta Alternatibarekin batera, EAk torturaren aurka egitera deitu du

Gernikako Akordioa sinatu duten alderdiek kontzentrazioa deitu dute ostiralerako, 19.00etan, Alderdi Ederren, Donostian.

Hemen bildutako alderdi politikook Euskal Herria aro politiko berri batean sartzen ari dela uste dugu; gure herriak bizi duen gatazka politikoa elkarrizketa eta akordioaren bidez konpontzeko aro batean; konfrontazioa soilik bide politiko, baketsu eta demokratikoen bidez emateko aroan. Honen adirazle da Gernikan sinatutako "Bake bidean, aterabide demokratikoen aldeko akordioa".

Gure herrian pertsona ororen eskubideak errespetaraziko diren eskenatoki baten aldeko hautua egiten dugu, Giza eskubideen legedi internazionalaren printzipioak eta Nazio Batuetako erakundeak egun arte garatutako araudi guztia oinarritzat hartuta, eta eskubide zibil eta politiko norbanako zein kolektiboen egikaritzea bide bakarra izatea, inongo ekintza zein salbuespen egoerarik gabe, Euskal herriko gizarteari hitza emateko eta bere borondatezko erabaki subiranoari jarraiki.


Gure konpromezu eta aportazioaren aurrean Gobernu Espainiarra argi uzten ari da duen borondate eskasa Euskal Herriak bizi duen biolentzia eta gatazka politiko egoerari irtenbide bat bilatzeko, etengabean probokazioak egiten eta bidean harriak jarriaz.


Azken hilabetean, Irailaren 11rako oinarrizko eskubideen aldeko manifestazioaren debekuaz aparte, pertsona ezberdinak atxilotuak izan dira hainbat polizi operaziotan, hauei lege antiterrorista eta inkomunikazio erregimena aplikatu zaielarik. Pertsona hauen artean 3 Donostiar aurkitzen dira: Ugaitz Elizaran, Urko Aierbe eta Xabier Atristain.


Hirurek Tortura bortitzak salatu egin dituzte. Salaketa hauek publiko egin dira eta funtsezkoa iruditzen zaigu Donostiar gizarteari hauek aditzera ematea inkomunikazio aldi hauetan autoinkulpazioak lortzeko erabiltzen diren metodoen larritasunaz jabetzeko.


Guzti honengatik Donostiar gizarteari gogorarazi nahi diogu 2010eko otsailaren 22an eta Tortutak salatutako Gazte batzuren senitartekoek bultzatuta , Donostiako udaletxeko Giza eskubideen batzordeak adostu egin zuela aintzat hartzea eta bere egitea Nazio batuetako kontalari bereziaren 62 eta 63. gomendioak.


Kontalari bereziak zera gomendatzen du:


- "Atxiloaldi inkomunikatua bertan behera gelditzea" honek tortura eta tratu txarren agerpenak ahalbidetzen dituzten inpunitatezko espazio ilunak sortzen dituelako.
- "Sistematikoki tortura eta tratu txarrak ekiditeko neurriak aplikatu daitezen, bereziki bideozaintza etengabea atxiloaldiko instalazioetan eta atxilotuen konfidantzazko medikuen azterketak"


Kontalari bereziak egindako txostenean aipatzen du "bereziki larritzen dutela tortura salaketek" baita "espainiar agintariek sistematikoki salaketa hauekiko ez ikusia egiten dutenaren inguruan duen informazioak". Guzti honen aurrean nabarmendu nahi dugu Estrasburgoko giza eskubideen epaitegiak estatu española kondenatu egin duela Donostiarra den Mikel San Argimio Isasak egindako tortura salaketak ez ikertzeagatik, Europatik estatu espainolari torturak ez erabiltzeko egiten zaion exigentziaren adierazle.


Hitzak, hitz hutsetan ez gelditzeko pausoak eman daitezen eskatzeko momentua da. Guzti honengatik eta hiru Donostiar hauek tortura salaketak egin izanagatik agintari munizipalei eskatu nahi diegu exigitu diezaieten eskuduntza duten erakundeei "inbestigazio azkar, independiente, inpartzial eta oso bat" egin dezaten, eta aukera emango balitz " lege urratze hauen arduradunak justiziaren aurrera eraman ditzan".


Prentsaurreko hau ematen ari garen alderdiok sinatu dugun Gernikako akordioaren pasarte bat gogora ekarri nahi dugu espreski:"Inoren aurkako mehatxu, presio, jazarpen, atxiloketa eta tortura mota guztiak desagert¬zea, edozein dela ere pertsona horien jarduera edota ideologia politikoa."


Akordio honetan adierazitako guztian berresteaz gain, Donostiar gizarteari adierazi nahi diogu gizartean sortzen ari den eskenatoki berri honen sendotzeak guztion konpromezu eta aportazioa beharrezko duela.


Era berean, eta horrelako egoera bat errepika ez dadin, exigitzen dugu ONUko kontalari bereziak egindako gomendioetan jasotzen den bezela "torturaren debeku internazionalaren aspektu guztien errespetu sistematikoa" eman dadila.


Helburu guzti hauek lortzeko deitu nahi ditugu donostiar hiritarrak mobilizazio batera, horrelako egoerak inoiz ez errepika ez daitezen eta guztion artean oinarrizko eskubideak urratzen ez diren eskenatoki berri bat lortu dezagun.


Guztiarengatik deitzen ditugu herritarrak ostirala 15 arratsaldeko 19:00tan Alderdi Ederren burutuko den konzentrazio isilean parte har dezaten.



Bai Giza Eskubideak, bai eskubide zibil eta politikoak. Eskubide guztiak guztiontzat Euskal Herri osoan!


Jatorria: Eusko Alkartasuna

No hay comentarios:





© 2008 Soraluzeko Eusko Alkartasuna
Telefonoa 943 75 18 48
easoraluze@gmail.com