2010/09/19


Karlos Garaikoetxea: «Gehiengo argi batek arma guztiek baino gehiago balio du»

EAren apustu politikoa babestu du, «50 urteko estrategia armatu bat estrategia politiko eta baketsua bihurtzeko» laguntzen ari zaiolako ezker abertzaleari, eta xedea gehiengo abertzale zabal bat osatzea delako.

Badira urte batzuk politikaren lehen lerroa utzi zuela. Zenbaitek oraindik ere alderdi barruan itzalean lan egitea aurpegiratzen diote. Zurrumurru horiei barre egiten die Karlos Garaikoetxeak (Iruñea, 1938), Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izandakoak. «Ez dut ardurarik alderdian, kide arrunt bat naiz». Gaur Alkartasun Eguna ospatuko du EAk, Donostian, eta horren atarian, Iruñeko bulegoan alderdiaren apustu politikoa goraipatu du.

Ukatu egin du, irmo, Batasunari EAk amore eman diola, eta nabarmendu du bere betiko printzipioei (autodeterminazio bidez euskal estatua lortzea eta bide baketsu eta demokratikoak soilik erabiltzea) eutsi besterik ez duela egin. Prozesuaren konplexutasunaz ohartarazi du: «50 urteko estrategia armatu bat estrategia politiko, demokratiko eta baketsua bihurtzea ez da gauza sinplea». Egun EAko kide arrunt izanagatik, Garaikoetxearena ahots kualifikatua da inondik ere.

Irakurri elkarrizketa osoa BERRIA.INFOn.

No hay comentarios:





© 2008 Soraluzeko Eusko Alkartasuna
Telefonoa 943 75 18 48
easoraluze@gmail.com