2010/05/25


Eusko Alkartasunak sistema fiskala aldatzea eta gastu soziala indartzea proposatu du krisiari aurre egiteko

Egoera ekonomikoa izan da komunikabideetako gai nagusia bukatzear dagoen astean eta Eusko Alkartasunak ere horri buru hitz egin du. Pello Urizar, Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak eta Rafa Larreinak, Ejekutiba Nazionaleko Ekonomia eta Finantza idazkariak prentsaurrea eman dute bizi dugun krisi ekonomikoa gainditzeko alderdi abertzaleak proposatzen dituen konponbideak zehazteko.


EAk espainiar Gobernuak krisiaren ondorioen aurka proposatutako neurriak kritikatu ditu Estatuko ekonomiaren egiturazko arazoei heltzen ez dietelako eta, gainera, krisiaren kostua sektorerik ahulenen bizkar gainean uzten dutelako. Eusko Alkartasunaren iritziz, egungo egoera ezinbestekoa da gastu soziala indartzea eta Administrazioaren diru-sarrerak igotzea, eta horretarako sistema fiskala erreformatu behar da gehiago dutenek gehiago ordain dezaten.

No hay comentarios:





© 2008 Soraluzeko Eusko Alkartasuna
Telefonoa 943 75 18 48
easoraluze@gmail.com