2010/03/17


EAk Jon Antzaren heriotza argitzeko exijitu die espainiar eta frantziar estatuei

Ikerne Badiola EAko Komunikazio idazkariak Jon Antzaren heriotza ikertzeko eta argitzeko exijitu die espainiar eta frantziar estatuei, bai eta zergatik eman dituen 11 hilabete desagerturik azaltzeko ere. EAko agintariak adierazi duenaren arabera, "giza eskubide guztiak beti eta egoera guztietan errespetatu behar dira eta Antzaren familiak eta lagunek, eta euskal gizarteak berak ere, azalpen bat merezi dute". Badiolak berretsi duenez, "EAk giza eskubideen urraketak salatuko ditu beti, salbuespenik gabe".

No hay comentarios:





© 2008 Soraluzeko Eusko Alkartasuna
Telefonoa 943 75 18 48
easoraluze@gmail.com