2010/02/23


Peio Urizar: "Batzuek ez dute nahi Batasunaren proposamenak aurrera egitea"

Peio Urizar Eusko Alkartasuneko idazkari nagusiak esan duenez, "alderdi batzuei ez zaie interesatzen ezker abertzaleak bide politikoen alde egindako apustua indarrean jartzea, horrek Legebiltzarrean duten gehiengo faltsua amaitzea ekarriko lukeelako".

Hala adierazi du ETBn egindako elkarrizketa batean eta PSE eta PP alderdiei aipu eginez. Urizarrek berretsi egin du ezker abertzalearen hausnarketaren ondorioak begi onez hartzen dituela, baina orain "teoriatik praktikara igarotzeko unea" dela azpimarratu du.

Euskal Herriaren etorkizuna eragile politikoen arteko negoziazioaren bidez erabaki behar dela esan du eta bide horretan Batasuna "bitarteko politikoak soilik erabiltzearen alde" egindako apustua "ausarta" dela adierazi du. Honetan guztian ETAk negoziatzeko duen bakarra "armak nola utzi eta presoen auzia" izan behar dela nabarmendu du.

Polo soberanista delakoaren sorrerari dagokionez, betorik jarri ezin daitekeela esan du, baina, ere berean, inor ez dela ezinbestekoa azpimarratu du, EAJri aipu eginez. "Ezin gara zain egon abertzale guztiok % 100ean ados egon arte", erantsi du.

Iturria: EITB.com

No hay comentarios:





© 2008 Soraluzeko Eusko Alkartasuna
Telefonoa 943 75 18 48
easoraluze@gmail.com