2009/05/07


Iruzurrari esker eta historian lehen aldiz, lehendakaria ez da euskal gizartearen borondatearen isla

Eusko Alkartasunarentzat gaur, Patxi Lopezek kargua hartu duen eguna, ezin da historikotzat hartu guztiz kontrakoa baizik, martxoaren 1eko hauteskundeetan euskal gizartea abertzalea dela argi geratu zelako eta errealitate horren isla ez den lehendakariaren izendapena iruzurtzat baino ezin delako hartu. Lehendakaria eta euskal gizartearen artean dagoen distantzia hori dagoen lehenengo aldia da gainera, alderdi abertzaleak azpimarratu duenez.

Alderdikeriaz egindako legeen eta espainiar justiziaren manipulazioari esker izendatu dute lehendakari hautagai sozialista, eta hori oso kontutan izan beharreko gauza da, herriaren gehiengoaren kontra gobernatu nahi ez badute, behintzat.

Eusko Alkartasunaren ustez Lopezen Gobernua behin behineko parentesia baino ez da izango, Lopezek ez baitu bozkaemaileen babesa, martxoaren 1ean argi geratu zen moduan, eta Gobernu batek hiritarren babesaren oinarria behar du aurrera egiteko.

Eusko Alkartasunak parentesia ahalik eta laburrena izan dadin lan egingo duela hitz ematen du, Eusko Jaurlaritza euskal gizartearen gehiengoaren borondatearen isla izan behar duela uste baitu.

Jatorria: Eusko Alkartasuna

No hay comentarios:





© 2008 Soraluzeko Eusko Alkartasuna
Telefonoa 943 75 18 48
easoraluze@gmail.com