2009/02/19


Rafa Larreina: “Konponbidea ez dago iraganean”


Hauteskunde inkestek 4 legebiltzarkide inguru ematen dizkizuete. Emaitza ona hasteko?

EAren bereizgarrietako bat inkestek ematen diotena baino emaitza hobeak ateratzen dituela da. CISek udal hauteskundeak baino lehen egindakoa baino boto gehiago ematen dizkigu, eta berau alde handiz igaro genuen. Gauzak honela jarraituz gero, inkesta honek adierazten duena EAren goranzko bidea da.

Balizko oinarria al da proposatzen duzuen subiranotasun poloak perspektiba onak izateko?

Hala bedi! subiranotasun polo indartsua egotea, EA buru duela, Legebiltzarrean zinez garrantzitsua da herri honentzako, batez ere krisia pairatzen dugun momentu hauetan. Azkenean, bi aukera daude: iraganera bueltatzea, Ardanzaren garaiko PNV-PSOE ententera, Gernikako estatutuaren kudeaketa motzera, gobernu autonomistaren ikuspuntura, bata. Bestea 1998an jorratutako bideari ekitea, burujabetasunari indarra ematea testuinguru politiko-juridiko berrirantz joatean, arazoei konponbide azkar eta ona eman ahal izateko.
1998ko bidea berreskuratzeko helburuan, zein neurrira arte izango da oztopo ezker abertzalea Parlamentuan ordezkatua ez egotea?
Oztoporik handiena demokraziarentzako da; estatuko partiduen demokrazia falta nabarmena, herri honetako errealitate politikoa manipulatzeko saiakera, denak egonean jarraitzekoa.

"Herri hau aberri gisa gobernatu behar da, ez erkidego moduan". Hori esan zenuen hauteskunde programaren aurkezpenean. Kontsulta legea kudeatzerakoan, tripartitoak zuhurtzia larregiz jokatu al du?

Zuhurtziak baino kalte handiagoa ekarri digu partaide baten baitan eman diren aldaketak. PNVk tripartitoaren eta lehendakariaren apustua alde batera utzi zuen, eta berau da oinarrizko arrazoia. Joan Puigcercósek igandean zituenak egia hutsak dira: lehendakariak dena zuen aurrera egiteko, EAren babesa, hauteskunde programa, bozkak, hauteskunde-kolegioak, Ertzaintza... dena! Eta zer egin zion kale? bere alderdiak. Besteon erabakiak errespetatzen ditugu, baina errealitatea nola dagoen ere argi adierazten dugu, eta estrategia aldaketa nabarmena eman dela ikusi dugu. Eta uste dut zerbait esan nahi duela 150.000 abertzalek botoa ez ematea erabakitzea, esate eta ez egite horrek eragindako etsipena del eta akaso.

Subiranotasun legea berreskuratu duzue. Zer dela eta orain?

Orain 4 urte Estatutu berria onartu zen Legebiltzarrean, Madrilek emandako ezezkoa eta gero han nonbait gordeta geratu zena, eta ez gara erreakzionatzeko gai izan. Beharrezkoa izaten jarraitzen du, baina, eta orain gainera urgentea. Horregatik proposatzen dugu Euskal subiranotasun legea; krisi ekonomikoari aurre egiteko eta bereziki blokeo egoera honetatik aterako gaituen marko juridiko-politiko berria eratzeko. Programaren beste gai garrantzitsua Lurralde Historikoen legearen erreformaren betiko aldarrikapena da.

Gai bi hauekin, zaila dirudi hauteskundeak eta gero PNVrekin akordio batera heltzea, ez?

Azkenean, martxoaren 2an eseri beharko gara, eta gobernua eratzeko zein aukera dauden aztertu. Guk zerbait argi dugu: ez gara gobernu baten sartuko gauzak bere horretan jarrai dezaten.

Argi utzi duzuena da Patxi Lopezi ez diozuela babesik emango.

Asko aldatu beharko luke. Ez dugu ezetzik esaten.

Dena dela, PNV-PSE akordioarekiko izuturik zabiltzate...

Ez da izua, ez. EAk erakutsi du gobernuan egoteko gai den alderdia dela, eta baita oposizioan ere. Herri moduan kezkatzen gaitu, hori bai. Konponbidea ez dago iraganean. Horrek estatu espainiolari egiten dio on soilik; gauzak ez mugitzen, dena egonean geratzea, denbora pasatzen joatea. Horrela, denbora igarotzen den heinean hau beste erkidego bat gehiago izango da, murtzia bezalakoa, errespetu osoz.
Jatorria: Miren Ibáñez/Diario de Noticias de Álava

Elkarrizketa gazteleraz hemen / La entrevista en castellano aquí

No hay comentarios:





© 2008 Soraluzeko Eusko Alkartasuna
Telefonoa 943 75 18 48
easoraluze@gmail.com