2009/02/04


GA, EAren estrategia soberanistarekin bat dator


Gazte Abertzaleak-ek uste du, hurrengo hauteskundeetarako Eusko Alkartasunak polo soberanista bat egiteko egin duen apostua zuzena dela. Gazte erakundearen ustez, Unai Ziarretak zuzentzen duen erakundeak gatazka politikoaren muina non dagoen topatu du, horri irtenbide erradikala eman behar zaiolako oinarritan baina demokratikoa forman. Zentzu horretan, nabaria da estrategia honek beste alderdietan suposantzen duen ezinegona, bai eraikuntza nazionalean aurrera egin nahi ez dutenentzat, bai Madrilgo zentralismoa defendatzen dutenentzat.

Horregatik, GA-ek bere bermea ematen dio EAri hurrengo hauteskundeetan gizarteak nahi duen legebiltzarra izateko, non independentzia, progresismoa eta bakea defendatuko diren.

No hay comentarios:





© 2008 Soraluzeko Eusko Alkartasuna
Telefonoa 943 75 18 48
easoraluze@gmail.com