2008/11/18


Futboleko selekzio nazionalaren izena “Euskal Herria” izaten jarraitu dadin, EAk euskal futbolariei babesa adierazi die


Eusko Alkartasunak euskal futbolarien aldarrikapenarekin bat egiten du eta futboleko selekzio nazionala “Euskal Herria” izena izan behar duela berretsi du. Era berean Euskal Federazioari bere jarrera aldatu dezan eskatzen dio.

Euskal futbolariek plazaratu duten aldarrikapena zuzena dela uste du Eusko Alkartasunak, zalegoak zazpi herrialdez osatutako nazioa defendatzen duelako. Horregatik, alderdi abertzaleak ez du Euskal Federazioaren jarrera ulertzen, “iaz lortutako akordioa, futbolari eta zalegoaren gustukoa izan zena, apurtu nahi baitu orain”.

Azkenik, Eusko Alkartasunak datorren abenduaren 23rako aurreikusita zegoen Gabonetako ohiko partida –aurten Iranekin- jokatu ahal izatea espero eta nahi du.

No hay comentarios:





© 2008 Soraluzeko Eusko Alkartasuna
Telefonoa 943 75 18 48
easoraluze@gmail.com